Joaquin- en „Jota“- rekin
Diska berritzaile hau maitasun eta miresmen osoz Jota abestuari eskeinia da, eta ohi ez bezela uztartzen ditu bere ahozko adiera esanguratsuenak:
• Aldaera lirikoa, „El Trust de los Tenorios“, „El Guitarrico“ edo „Jota de la Bruja“ zartzuela klasikoko jotak erakusgarri dituena, interprete gisa Alfredo Kraus edo Placido Domingo bezalako tenore handiak izan dituelarik eta aipamen berezia eginez jotaren berotasunean hazi ziren bi tenore unibertsalei, Miguel Fleta aragoiarra eta Julian Gayarre nafarra.
• Jota abestia Joaquin Nin-en konposizio paregabeen, Manuel de Falla-ren „Jota“ internazionalaren eta Salvador Ruiz de Luna-k 1958 an Alfredo Kraus protagonista zuen Gayarre pelikularako bereziki konposatutako „Por mi puerta“ kutunaren eskutik.
• Jota herrikoiak ,Raimundo Lanas-i aipamen berezia eginik. Goi-erregistro garaienean abesten zuen Nafarroako jota abeslari bikainak eta gazte zendu zen arren, aro bat nabarmendu zuen.
